XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

8. Gutuna SELBAKO ERREGEA

Mundu zibilizatuko jendeak uste du selbako erregea lehoia dela.

Hainbeste aldiz entzun dugu bere harrotasun orroea metro-goldwyn-mayer filmeetan ez genukeela bere nagusitasuna sekula zalantzan jarriko.

Baina afrikar bati galdetzen badiozu animalien erregea zein den, berehala erantzunen dizu, eta ez lehoia esanaz, berak elefantea aitatuko bait dizu.

Bai, animalia erraldoi hori, elefantea, zuhaitz zahar gisako bere zangoekin, bere marfilezko betaginekin, bere besolako sudurrarekin, bere larru zimurrarekin.

Elefanteak ez du lehoiaren antzik, ez itxuran ez ohituretan.

Saldoka bizi da, herbiboroa da, ez du lehoi harrokeriarik.

Bere handitasunarekin lasaia da, bere bortxa milenarioarekin apala.

Ene afrikar laguna elefanteaz mintzatzen zaidanean ene gogoa eskola egunetara doa.

Maisuak erakusten zigun Historia Zaharrean bazen lekzio bat Erroma eta Kartago arteko gerlari buruz, eta gerla hartan bazen pasarte miresgarri bat, (...).